BERBAZ: Unai Gaztelu, hardware libregintzan, Njombe-n (Tanzania)

Njombe Tanzania hego-mendebaldeko mendialdeko hiriburua da, 2000 m ingurutan. Han dabil Unai, ia urtebete jada, Leire lagunak zabaldutako bideari jarraituta, SHIPO izeneko GKEan lanean. Asko ikasten ari da, gainera, oinarrizko beharrizanei erantzuteko makina eta mekanismo sinpleak asmatzen eta sortzen luzaroko esperientzia dutenengandik, bai teknologia sinpleok sortzeko prozesuei buruz, bai ekoiztutako gaien salmentari buruz (zer ekoitzi, norentzat, ze kostutan, ze kopurutan…).
Hardware librearen munduan ari dira, gainera, inork erabiltzeko eta berrasmatzeko makinen diseinuak auzolanean egiten dituzte eta inoren eskura uzten, jendeak diseinuok hobetu eta konpartitu ditzan, patenteak eta txokokeriak gaindituz.

Zelan ez, lagun anitzen arteko elkarlan-moduei buruz ere asko ikasi dezake alor horretan dabilenak. Hain zuzen Gantera (Flandria) abiatzear Unai, horri buruzko ikastaro batera. Eta handik bueltan, laster Tanzaniara. Gogoz jada, hango etxera itzultzeko. Hangotuak dira amini bat, hango bizimodu patxadatsuagoa, hango kale-topatze ugariak, usainak eta soinuak. Arrotz zaizkien mintzairak (suahilia be ikasten badabiltza, bai!), Bilboaldean emandako gabonetan jabetu da, bai, zenbat balio duen etxean txorrota zabaldu eta dutxa beroa izateak ;-)!

Hurrengo baterako utzi behar izan ditugu hainbat berbagai interesgarri: han kolonizazioak utzitako arrastoa, erlijioen eragina, umeekiko indarkeriaren arazoa, albinoen egoera… Gai asko hegalean, hurrengorako.

Agur berba batzuk bota dizkigu Unaik hango hizkuntzan: kwa heri (Jainkoarekin joan zaitez), haya badaye (gero arte). Ondo ibili heu be, txo, laster arte!

Kantak:
Chibonge (Abbah ft Marioo, G Nako, Byter Beast)
Ujaulamba (Dulla Makabila)
Erreferentziak:

SHIPO (http://shipo-tz.org/)
Open Source Ecology:https://www.opensourceecology.org
E.F. Schumacher-i buruz: https://es.wikipedia.org/wiki/Ernst_Friedrich_Schumacher

Deskargatu hemen.

The post BERBAZ: Unai Gaztelu, hardware libregintzan, Njombe-n (Tanzania) first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - 1965-1966 Girls Garage Rock - I. Zatia

og. Mar 26 , 2020