Podcast: Play in new window | Download
COVID19 gaitzaren eraginez espetxeetan bizi duten egoera ezagutzera jo dugu Etxerat elkarteko kideengana. Presoen osasuna bermatzeko hartutako segurtasun neurrien eskasia salatu du Urtzi Errazkin bozeramaileak, eta baita eskaera argiak luzatu Espaniako zein Frantziako Gobernuei: larriki gaixorik daudenak, 70 urte baino gehiago dituztenak eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera duten presoen berehalako askatasuna eta jadanik baimenarekin atera diren eta hirugarren graduan dauden presoen kaleratzea, besteak beste.
Ostiral honetan, martxoaren 27an, Sare Herritarrarekin batera antolatu duten Etxetik etxera saioaren nondik norakoak ere azaldu ditu. Entzun hemen!