BERBAZ: Borja Dolara, kitarraz kantari, samur

4. diska grabatu barri etorri da lehenegoz Bilbo Hiria Irratira Berbaz, aspaldiko gonbidatua, orain bai. Toni Lodeirok eraginda, 2004 bueltan, lagun-talde xelebrea bilitzen ginen Mallonan astero futbitotarako. Zer dan bizitza, irratiko estudioan gaur batu garen hiru lagunak han be!

Artekaleko Sanian (gai ekologikoak, 7 kaleetako Artekalen) egiten du lan Borjak, eta bertan (eta bere eguneroko bideetan geratu ohi den beste toki batzuetan) eskuratu dezakezu bere azken diska. Cálido izena jarri dio, eta lehenengoz, Borja intentándolo gisa aurkezten du bere burua, bere-berea dalakoan oraingoa. Samurra, epela, gozoa. Bizitzan sentsazio horiek bizi izan ditueneko tokietara goaz Borjarekin, artelan honen bidez.

Bere bidaia musikalaz eta intimoaz hitz egin dugu, aldarte alaiean, anekdoten artean ideia sakon ugari atera direla. Haietako bat, hitzez hitz, askatasunari buruz: “beti libre izateko beharra, ere bai, kartzela izan daiteke, azkenean”, bere Granadako bizialdia gogoan. Helburu zehatzegirik gabe dabil musika munduan, egiten duenarekin gozatzen. Entzun eta gozatu!

Kantak:

Discreta milonga (Borja intentándolo)

De la Vera (Borja intentándolo)

Erreferentziak:

Borja intentándolo – Cálido

SaniaBio.blogspot.com/
http://TonLodeiro.net/

https://es.wikipedia.org/wiki/Silvio_Rodríguez

Hurrengo podcasta

GAUR EGUR – Konfinamendu zulotik

ar. Mar 24 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan