Joan Zikutara: JZ 1X13 (2020/3/14): Koronabirusa: elkarrengandik urruntzea delako elkartasun keinu handiena.

Aurreko asteetan aurreratzen ibili gara, eta azkenean iritsi da koronabirusa Euskal Herrira. Eta orain zer?

Iritsi da azkenean. Gure artean da koronabirusa.

Bildurra, ziurgabetasuna, histeria soziala… Berri ugari izan ditugu azken asteotan eta oraindik gehiago azken egunotan. Informazio gaindosiak jota gauden honetan, oinak lurrera ekartzeko unea da.

Zer gertatu da orain arte? Zein egoeratan gaude orain? Zer egin dezakegu herritar bezala?

Orain arte bildutako informazioa laburbilduz galdera horiek eta aholku multzoa bildu ditugu gaurko saioan, uhinen bidez arnasa jaso dezazuen.

Guztiontzat erabilgarria izango delakoan, zaindu zuen buruak eta arduraz jokatu ingurukoen osasunarekin. Gogoratu, inoiz ez da hain ondo ikusita egon aitona-amonak ez bixitatzea.

Adi seinaleari eta animo guztioi!

Hurrengo podcasta

Joan Zikutara: JZ 1X13 (2020/3/14): Koronabirusa: elkarrengandik urruntzea delako elkartasun keinu handiena.

lr. Mar 14 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan