800px-2018ko_martxoak_8_greba_feminista_Iruñean_-_Goizeko_irudiak_22

Joan Zikutara: JZX12 (20/3/7): Genero ikuspegia beharrezkoa al da osasun munduan?

Azken urteotan gero eta garrantzi gehiago hartu du genero ikuspegiak gizartea ulertzeko beharrezko prisma bezala. Eta nola eragin du honek osasun munduan?

Emakume langileen nazioarteko egunaren harira, osasun munduan genero ikuspegia ezartzeak irekitzen dituen paradigma berriei erreparatuko diegu gaurko saioan.

Beharrezkoa al da urteroko berrikusketa ginekologikoa? Bihotzeko baten diagnostikoan eragite ote du gizon edo emakume izateak?

Horrelako galderei erantzuna emateko asmoz, osasunean eragiten duten beste hainbat faktore kontuan hartuta, emakumeak emakume izate hutsagatik osasun munduan jasan beharreko jazarpenak azaleratu nahi ditugu, psikiatriatik hasi eta erditzetaraino.

Zorionez gero eta gehiago aurreratzen ari bagara ere, oraindik genero ikuspegia gure egunerokotasunean barneratzea ezinbesteko lana izaten jarraitzen du.

Horretan dihardugu.

Gora borroka feminista! Gora emakume langileon borroka!

Hurrengo podcasta

Bilynch | Alien: zortzigarren bidaiaria

al. Mar 9 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan