Podcast: Play in new window | Download
Orain hemen. Bere lurrean eta lurrari ondo itsatsita. 2016an erabaki zuen Ainhoak etxera itzultzea, Gernikara, munduan zehar hamabost bat urte eman eta gero kooperazio lanetan han eta hemen (Kolonbian, Palestinan eta Bolivian, luzeen), nagusiki elkarte biren (Mundu Bat; Brigadas Internacionales) bitartez. Kooperazio zubiei nagusiki, nazioarteko gatazka guneetatik eskaera bi: 1. politikoki eragitea gure tokietako gobernuei, gatazka horien ardurari heldu diezaioten 2. tokiko herri mugimenduen proiektuak finatzatzeko bideak aurkitzen laguntzea.
Aldaketa urteak ditu Ainhoak, familiaren baserriaren inguruan zer egin, enpleguari dagokionean nora jo,… bizitzako aldaketa aldi berezi horiek. Yoga jarduna, lagungarri: barruan jardun, eta hortik, kanpokoa.
Eta pentsatu dugu, gaur egun Euskal Herrian nekazaritzaren panorama hain zail egonda (lurra gero eta urriago, antzuago, garestiago; horretan lan egiteko moduak itzel prekarioak; merkatuan kalitate eskaseko eta prezio baxuagoko elikagaiak nagusi,…) horretan ere bai, politikoki eragitea ze garrantzitsua dugun gaur, hemen. Entzun!
Kantak:
Mi güey (Esne Beltza)
Minha galera (Manu Chao)
Erreferentziak:
Ilan Pappé-ri elkarrizketa (La limpieza étnica en Palestina-ren egilea, besteal beste)