Lur eta Murmur: Zaldibar argitu

Zaldibarreko zabortegiko hondamendia gertatu zenetik hilabete bat pasa denean, gauzak argiago egotetik urrunago daude oraindik eta zalantzak geroz eta gehiago eta handiagoak dira. Herritarren duintasuna gorantz zihoanean, mobilizazio jendetsuak antolatzen eta subjektu eskubidedun gisa dagozkienak betetzeko exijitzen, agintariena estropezuz beherantz zihoan, egunez egun trakeziaz erabilitako berbaz eta lotsarik ez zuten adierazpenekin.

Ustelkeria, sare klientelarrak, balizko ingurumen delituak, amiantoa, herritarron osasuna arriskuan jarri, informazio argia eta zuzena eman behar zutenaren eskutik desinformazioa jaso, futbol partiduak bertan behera, zaborrak kudeatzeko eredua inoiz baino zalantza handiagoan … denetarik ikusi eta jasan behar izan dugu zabor jauzia gertatu zenetik. Eta hau ez da amaitu.

Eta bitartean Alberto eta Joaquin agertu barik jarraitzen dute, haien familiaren samina eta ezinegona denboraren poderioz areagotuz.

Gaurko irratsaioan gaia hasieratik alde teknikotik zein politikotik jarraitu duen Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearekin hitz egin dugu, baita Ekologistak Martxanen iritzia jaso dugu zutabe formatoan.

 

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Punk Filipinetan

og. Mar 5 , 2020