Podcast: Play in new window | Download
Sormena loratuko da seigarrenez Bilbon. Badator Loraldia festibalaren edizio berria beste behin ere eta 20 egunetan 15 gune ezberdinetara helduko da, askotariko diziplinak agertuz. Martxoaren 10a eta 29a bitartean ospatuko den edizio honetako lema, Hamaika desira! izango da, eta dagoeneko hasiak dira prentsaurrean antolatutakoren berri ematen.
Loraldia festibaleko zuzendari artistikoak eman digu aurtengo edizioaren berri, Imanol Agirrek. Entzun hemen!
Informazio guztia Loraldiaren webgunean.