Podcast: Play in new window | Download
Bertsoa eta Bilbo Hiria irratia lotzen dituen katea da POTTO, eta hementxe dago, zuen buru-belarrien gozagarri, beste saio bat.
XIX. ABRA SARIKETAn egon gara, urtero Euskal Herrietako bertsolari gazteen bilgune den txapelketa handian. Algortako kasinoan 6 bertsolari gaztek kantatu zuten otsailaren 14an, barikuarekin batera, eta antolatzaile diren ALBEko lagunei esker jaso dugu saioaren grabazioa.
Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Haritz Landeta, Martin Abarrategi, Ekhiñe Zapiain eta Irati Alcantarilla izan ziren kantuan, Paule-ixiar Loizagaren aginduetara.
Nor izan zen garaile? Bada, erantzuna irrati-uhinetan duzue
Biba bertsoa!