Podcast: Play in new window | Download
“Feminismoa eta Reggaetoia” gaia hartu dugu ardatz hilabete honetako ‘Etxeko Uzta’ saioan. Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarreta izan dira lehen saio honetako gonbidatuak. Reggaetoiaren hastapenak nola izan ziren gogoratzeaz gain, mainstream-a den musika estilo honen analisia egin dugu ikuspuntu feministatik: hitz egin dugu iruditegi berriaz, perreoaz, klasismo eta arrazismoaz, erreferentzia berrien inguruan… Naiz Irratiako spotify kontuan “Etxeko Uztan” aipatutako erreferentziekin zerrenda bat osatu dugu.