SOINUGELA: Roy Loney, Frankie Lee, En Tol Sarmiento, The Sons of Champlin, The Good Ones, Sonya Spendre, Linval Thompson

Flamin’ Groovies taldearen sortzaile Roy Loney iragan abenduan hil zen, ebakuntza baten ondoren. Roy Loney 1969-1971 tarteko gitarra jole, kantari eta burukidea izan zen Cyril Jordanekin batera. Flamin’en taldekide rockeroena eta oso psikodelikoa izan zen San Franciscokoa. 2009an Señor No taldearekin Got Me a Hot One lan bikaina egin zuen Gaztelupeko Hotsak-en. Gaur omenalditxoa egin diogu eta musikari handi honek parte hartutako kantu batzuk entzun ditugu: Second Cousin (1970), Gonna Rock Tonight (1970), High Flying Baby (1971), Teenage Head (1971), Gettin’ Gone (2009), Headin’ for the Texas Border (2009) eta Act Nice and Gentle (2009).

Frankie Lee Minnessottako kantari-kantugilearen bigarren lana ezagutu dugu, Stillwater izenekoa. Stillwater bere jaioterria da eta bertara bueltatu zen kantu bilduma hau grabatzera. Hiru egunetan bederatzi abesti grabatu zituen, lagun batzuekin, basoko etxola batean. Kantu guztiak bikainak dira, eta guk hiru entzun ditugu gaur, baina besteak ere paregabeak dira: Speakeasy, Only She Knows eta Downtown Lights.

En Tol Sarmiento arabarrek bosgarren lana ekarri ziguten pasa den azaroan. Aukera berriak izeneko disko berri honetatik bi kantu aurkeztu dizkizuegu gaur: Beste behin eta Aukera berriak.

The Good Ones Ruandako talde eder bat dugu eta Rwanda, You Should Be Loved dugu euren bildumarik berriena. Adrien Kazigirak hirukotea egin zuen tutsi bat, hutu bat eta twa bat elkartuta. Ameriketako Ian Brennan izan dute ekoizle eta herrian bertan eginiko kantuak gero estudioan ekoitzi dituzte. Bertatik entzun dugu: Where Did You Go Wrong, My Love (Nels Clinerekin), The Farmer eta My Wife is as Beautiful as a Sunset (Joe Lallyrekin).

The Sons of Champlin taldekoek 1969an grabazio misteriotsu bat kaleratu zuten. San Franciscon esaten zuten bertako musikaririk txarrenak zirela baina marihuanarik onena erretzen zutela. Gauza biak gezurrak ziren. Beraiek egindako Loosen Up Naturally CD bikoitza San Franciscon egindako diskorik ederrenetakoa izan zen. Van Morrison, The Band eta Mayallen teloneroak izan ziren Fillmoven eta Winterland-en areto legendarioetan. Mendabaldeko kostako talderik atseginenetakoa izan ziren The Sons of Champlin. Gaurkoan haien kantu batzuk ekarri ditugu: 1982 – A-, Everywhere eta Black and Blue Rainbow.

Hilero egin ohi dugun moduan, reggae apur bat ere ekarri dizuegu. Alde batetik, Sonya Spencek grabatu zituen hiru kantu: Leaving on a Jet Plane eta Peace and Unity. Bestetik, Linval Thompsonek ekoitzi zituen beste bi kantu: Don’t Give Up (Barrington Levy, 1982) eta Storming the Death Star (Scientist & Prince Jammy, 1982)

https://www.youtube.com/watch?v=LxbvfYyfRII

https://www.youtube.com/watch?v=yW5GguhQJPA

Hurrengo podcasta

Gabonak Kolonbian, ez dauka itxura txarrik, ez?

az. Ots 12 , 2020