Podcast: Play in new window | Download
Rock gogorrera kanturik esanguratsuenetakoa dugu gaur urrezko abestitzat aukeratu duguna, Lemmy Killmister zenaren Motörhead hirukotearen Ace of Spades.
AEBetako Hayseed Dixie taldeak rock abesti klasikoen bertsioak egiten ditu, bluegras eremura eramanez. Gaur aukera txiki bat ekarri dugu: Ace of Spades (Motörhead), You Shook me All Night Long (AC/DC), Holidays in the Sun (The Sex Pistols), Strawberry Fields Forever (John Lennon), Paint it Black (Jagger, Richards), Buffalo Soldier (Bob Marley), Oliver’s Army (Elvis Costello) eta What’s Going On (Marvin Gaye).
2016ko urriaren 21ean Bilboko antzoki batean aritu zen Mikel Urdangarin, hirukote batekin, Leonard Coheni gorazarrez. Aurten kontzertu hori Hotza da NY is cold. CDan kaleratu du eta guk kantu batzuk entzun ditugu bertatik: Suzanne, Who by the Fire eta Non geratzen den denbora.
Grateful Dead-ekoek beti izan zituzten arazoak euren estudioko diskoak denboraz amaitzeko, nahiz eta 1967-89 bitartean 13 disko ekoitzi. Estudioan sartu baino arinago beti aurkeztu ohi zituzten kantu berriak zuzenean. 1992an hasi ziren prestatzen kantuak disko berri baterako eta, hiru urte beranduago, oraindik kantu hauek estudioan grabatu barik. 1995ean taldea desegin zen Jerry Garcia hil zenean. Orain disko berri hartan egongo ziren kantu berriak zuzenean grabatutatkoan, 1992-1995 tartean, batu egin dira, ironikoki, Ready or Not izeneko CD batean. Entzun ditugunak: Liberty (94/10/14/ New Yorken), Lazy River Road (93/3/25/ Ipar Karolinan), Way to Go Home (92/2/28 Indianan).
Daymé Arocena, abizen euskalduneko kubatar kantari handia dugu, baita musikagilea ere. Habanakoa da eta Sonocardiograma du bere 3. lana. Lan honetan jazz musika eta Kubako rumba doinuak ditugu. Bertatik entzun ditugu As feridas eta Menuet para un corazón.
https://www.youtube.com/watch?v=pWB5JZRGl0U