Podcast: Play in new window | Download
Pena da, baina, hau da Willis Drummond-eko Jurgi Ekizaren azken ‘Beste Bat’. Hirugarren honetan ere jarraitu du bere irizpide pertsonalarekin: etxeko armairuan, aspaldiko diska gogor batean bildutako kantu kuttunen berri eman digu. Eta oraingoan ere estilo ezberdineko doinuak hautatu ditu Baionarrak: The Hives, The Ex, The Brian Setzer Orchestra, Karate, Joseba Irazoki, The Strokes, U2, Patxi Saiz, Joe Cocker, The Beatles, Urko, eta amaitzeko opari bat: Ekizak berak egindako kantua. Aurreko egunean testu txiki bat idatzi, hurrengo egunean doinua paratu, grabatu…eta ‘Beste Bat’ saioan zabaldu, fresko freskoa, beraz.