1/08 │ Soul pilula potea; nobedadeak eta «50 años de espíritu skinhead»

Aspaldiko partez eta gabonen ostean, Klask! bueltan da Hala Bediko uhin kutsakorretan. 8. saio honetan, tradizioari eutsiz, nobedade sorta bat ekarriko dugu. Adibidez, Colemine zigiluak argitaratuko dituen 7″ak: Ben Pirani & The Means of Production, Monophonics (bere hurrengo LParen, «It’s Only Us» aurrerapena). Edo ateratzear dauden diskoak: The James Hunter Six taldearen «Nick of Time» eta Jason Joshua & The Beholdersen «Alegría y Tristeza».

Baina Rufo Old Tower Stuff klask!kideak eta lagunak grabatutako elkarrizketa izan dugu plater nagusia. Duela hainbat aste, Estatu Espainoleko hainbat kolektiboren eskutik (tartean Euskal Herriko asko: Pantx, Zuretzako Mezua, Iruñerria Jamaica Clash…) «50 años de espíritu skinhead» LPa kaleratu zen. Horren harira egin dio Rufok elkarrizketa Facun Quevedori, diskoaren sustatzaileari. Bildumaren inguruan aritzeaz gain, Euskal Herriko jamaikar eszena eta abar luze bat izan dute hizpide.

TRACKLIST

Inti Savage – Los Dorados

That’s The Way It Goes – Ben Pirani & The Means of Production

Chances – Monophonics

I Can Change Your Mind – The James Hunter Six

Evangeline – Jashon Johsua & The Beholders

Es Muy Fácil – Akatz

Mirakulua – Errementarians

The post 1/08 │ Soul pilula potea; nobedadeak eta «50 años de espíritu skinhead» appeared first on Halabedi.

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 391 - soinuen inbasioa

ar. Urt 14 , 2020