Podcast: Play in new window | Download
Neguburu-udaburuetan (solstizioak) ospakizun handiak egiten ditugu, aspalditik, lagunartean eta familian. Ze zentzu du horrek? Zer dugu ospatzeko?
Egunak laburren eta luzeen egiten diren sasoiotan bizi-berritzeko aukera dugu guk ere eta horixe dugu ospatzen. Aukera berrietarako prestatu, elkarrekin gozatu eta falta direnak gogoratu.
Globalkeriak gogor jo badu ere, baditugu gure ospatzeko moduak, tradiziotik datozenak, eta zentzuari eutsiz eta sormenez berrituz moldatzen ditugunak.
Gako batzuk proposatu dizkigu Mirari Bereziartua Arotzenak bide horretarako: oles-aroa dugu, kanta ditzagun, bada, bertso berriak; sua eta ura, sua baztertu nahi ditugunak erretzeko, kandelatxo bat mahaian, aski izango da; elkarri indarguneak aipatu; ura, handiago nahi ditugunak elikatzeko; etxeko jaia neguburukoa, eta udaburukoa kalekoa.
Hator, hator, lagun etxera! Entzun!
Erreferentziak:
Kantuak:
Eila, eila (Maite Larburuk Igelaren Bandarekin)
Aintzinako bihotz (Jabier Muguruza, Geltokiak Izarretara)