POTTO: Eibarren izandako San Andres bertso-paper lehiaketa eta potojorran

Ez du etenik bertsoak Potto saioan. Gaurkoan ere prosa eta kantua uztartu ditugu eta Eibar-Bilbo bidaia egin!
Azaroaren hondarrean izan ziren bi saio aztertu ditugu eta bertso-kantuen aukeraketa diktatoriala eskaini.
Azaroaren 24an, domekarekin, Eibarren izandako San Andres bertso-paper lehiaketaren jaialdian, kantuan izan ziren Champion Leagueko bertsolariak (Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus); Bilbon, berriz, azaroaren 28an, eguenarekin eta Xake kulturgunean… POTOJORRAN Bilboko bertso-eskola geriatrikoaren bertso-afarian, GURE bertsolariak kantuan (Aitor Esteban “Garrote”, Mikel Galartza “Coca-Cola”, Ana Picallo “Single”, Axier Goñi “Suelto” eta Joseba Barandiaran “Potoman”)

Biba bertso terrorismoa, biba POTOJORRAN!

Hurrengo podcasta

REGGAE FEVER x8: Two Tone Records sortu zela 40 urte jada!

og. Abe 12 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan