Podcast: Play in new window | Download
1521ekoak gogorarazi eta gorazarre egiteko ospakizunak eta prestaketak puri-purian San Inazioren konbertsioak, Elkanoren ibilerek eta Noaingo batailak 500 urte egingo dituztelako 2021ean. Horretan ari erakunde ugari, EAEko, Espainiako, elizako, eskuz esku.
Historian adituek eta historia ezagutzearen garrantziaz jabetutako herritarrek osatutako talde batean dabil Mirari, gogotsu, euskaldun gehienontzat eta euskal identitate eta herriarentzat, ondorio makurrak ekarri zituztelako ospatu behar omen ditugun gertakariok. Garrantzitsua da kontuok dagokien tokian kokatzea, historia ezagutu behar baitugu, geroa ganoraz itxuratuko badugu (erroak sendo, adarrak zabal). Eta estatuek, goitik beherako egitura zurrunen bitartez, autonomia erkidegoen gainetik, ondo zorrotz inposatzen dute historia ipuina.
Diego Lopez de Harok kale nagusietakoa du Bilbon; Loiolako Inazio eta Elkano ere heroitzat azpi-kontzientean. Gaur egun, Santiago Abascali kale nagusia jarri edo erakunde publikoek omenaldia egingo liokete? Pentsaezina.
Bor-borra dario gogotik ahora Mirariri. Oinarrizko ideiak argi, sormen iturri oparo.
Gi: gu izan, hirukoa: gizabanako; gizartekide; gizadikide. Gogoan izanik, gogotik eta gogotsu ekin. Kolonizatutako herria izanik ere, eusten, egoskor. Herri pragmatikoek (baldintzak baldintza, ahal dana egin) irauten omen dute, Edgar Morinek dio.
Agintariak eta menpekoak, horrela sailkatzen gaituzte hezkuntzatik, txikitatik. Berrantolatu behar dugu gizartea, auzolanean (guztiek erabaki, guztiek egin), herri buruaskia izan arte.
Hutsak egingo ditugu, jakina. Bada, errudun zein den bilatu eta zigortu ordez, hutsetatik ikasi eta aurrera. Ez gara sarritan jabe, badakiguna. Eta badakigu, bai.
Kantak:
Nigarra begian (Benito Lertxundi)
Gero bat gaurdanik (Mikel Laboa, Ruper Ordorika)
Erreferentziak:
Kulturaz eta San Agustinkulturgunea
500 urteurrenei lotutako 2021eko ekimen alternatiboen berri izateko: bilbohiria@gmail.com helbidera idatzi