Podcast: Play in new window | Download
Urtarrilaren 30eko greba “erasora” egingo dute sindikatuek eta eragile sozialek. Lan, pentsio eta babes sozialaren esparruetan “duintasuna” eskatuko dute Gutun Sozialean batutako eragileek. Greba egiteko “arrazoiak sobera” daudela aipatu dute, eta baita egun horretan Euskal Herria “gelditu” egingo dela ere. Data zehatza aurkezteaz gain, aldarrikapen taula ere eman dute jakitera, 30 neurri zehatz baino gehiagorekin. LABeko, eta beraz, Eskubide Sozialen Gutuneko, kidea den Edurne Larrañagarekin hitz egin dugu grebaren nondik norakoez. Entzun hemen!