Podcast: Play in new window | Download
Gaurko urrezko kantua Galiziatik datorkigu Anton Reixaren Os Resentidos taldearen eskutik. 1986an grabatu zuten Galicia canibal (Fai un sol de carallo) eta berehala rock bravú izeneko galiziar rockaren ikurra bilakatu zen.
Playing For Change Kalifornian sortutako bakearen aldeko ekoizpen musikala dugu. Mark Thompsonek Santa Monican 2004an Roger Riddley kale musikaria edo busker-a Stand By Me kantua egiten ikusi zuen. Gero ideia garatu zuen eta munduan zear abiatu zen, kaleko zein estudioko musikariak grabatzen, kantu ezagunak egiten, geroago, denak batera estudioan nahasteko. Holan, 2008tik aurrera lau CD+DCV gehi kontzertu ugari antolatu dira ekimen honen inguruan. Guk gaurko Soinugelara antologia txiki bat ekarri dugu eta aukeratu ditugun kantuetan bost kontinentetako musikari zein abeslariak daude. Zerrenda honetan kantuak eta euren jatorrizko egileak aipatzen dira. Parte-hartzaileak, berriz, ehunka dira:
- Stand By Me (Ben E. King/Jerry Leiber/Mike Stoller)
- War (Bob Marley)
- Biko (Peter Gabriel)
- Talkin’ Bout a Revolution (Tracy Chapman)
- Love Rescue Me (Bono/Bob Dylan)
- A Change Is Gonna Come (Sam Cooke)
- Gimme Shelter (Jagger/Richards)
- La tierra del olvido (Carlos Vives)
- Music My Ammunition (Greg Johnson)
- Imagine (John Lennon)
- La bamba (herrikoia)
- Get Up Stand Up (Peter Tosh/Bob Marley)
- Reggae Got Soul (Toots Hibbert)
- Down by the Riverside (Herrikoia)
- What’s Going On (Marvin Gaye)
Ripple (Hunter/Garcia)