SATELITEAK x 2

Bertako nobedadeekin hasi dugu saioa, etxeko uztarekin: Reikjavik606 bikote donostiarraren ‘Endless Summer in Peckham’ lana entzun dugu, Elizondotik ere egin dugu itzulia, ‘Piek-en ‘Irratian (remix)’ lanarekin, Makala & Jimmi Bidaurretak egindako ‘Descarga Libre’ lanetik sortua. Eta hirugarren nobedadea Madriletik ‘Lost Twin & Glue Kids’-en ‘Take Shelter’ kasetea. Izen bera duen filmeko fan sutsuak dira biak eta soinu banda alternatiboa sortu diote Jeff Nicholsen luzeari.Hip Hop doinuak ekarri ditugu ‘Who is it’ sanpleen atalera, ‘Gang starr’ taldearen ‘Skills’ kantua aztertu dugu. ‘Klasikoak’ atalean, DUT talde hondarribitarrak kaleratutako kantu bitxi bat berreskuratu dugu. Esan Ozenki zigiluarekin kaleratu zen 1997an ‘Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan’ diska, kantuaren izena: Txapela buruan eta ibili munduan.Diego Monterrubio -Orphidal DJ- ak egin digu saio bukatzeko azken gomendioa. Bartzelonan bizitu eta gero bueltan da DJ Orphidal Euskal Herrian.

Hurrengo podcasta

BERTSiOLARI (2) - Un ramito de violetas, Violetaren martxa, Career oportunies, Ni obrero ni patrón, Mendian gora, Gure bazterretako mohikanoa, A galopar, Quién fuera luna, Lágrimas negras, Reynoles, Guns of Brixton.

og. Aza 21 , 2019