1/05 │ Soul pilula potea eta Wattseko ume basatien soinu-banda

Astelehenero bezela, Klask!, soul eta rhythm&blues irratsaioa, Hala Bedi irratiko uhin kutsakorren bidez mundu osoan hedatu da. Saioren lehenengo zatian, betiko moduan, potea ireki eta soul eszenaren berriei erreparatu diegu eta hainbat diskoen argitaratzeak (Trojan Records, Dojo Cuts, Holy Hive, Liam Bailey…) eta Midnight Boogie Weekend festibala izan dugu hizpide.

Bigarren atalean, erreportaje txukun bat ondu dugu. Los Angeleseko Watts auzora joan gara, 1966. urtean hango gazte beltzek entzuten zuten musika ezagutzera. Honekin batera, 1965. urtean jazotako matxinada eta ume basati horiek pairatutako egoera mahaigaineratu dugu.

TRACKLIST

Blues For Annabacoa – Dani Nel·lo

Back In My Arms Again – Doreen Shaeffer

Rome – Dojo Cuts

Hypnosis – Holy Hive

Champion – Liam Bailey

Holiday – Eli “Paperboy” Reed

Hambone – Archie Shepp

Barefootin’ – Robert Parker

Ain’t To Proud To Beg – The Temptations

Satisfaction – Otis Redding

Poor Dog – Little Richard

I Love You 1000 Times – The Platters

The post 1/05 │ Soul pilula potea eta Wattseko ume basatien soinu-banda appeared first on Halabedi.

Hurrengo podcasta

5. Irratsaioa Boga Ta Zixe

az. Aza 6 , 2019