Klask! irratsaioaren hirugarren atalean, hirugarrena izanagatik ere, ohikoa den moduan, r’n’b pilula potea ireki eta musika beltzaren inguruko hainbat berri klaskatu ditugu. Horrela, Hala Bediko 3. estudiotik King Salami & Cumberland Three, Ace Recordsek berreskuratutako Carolyn Sullivan eta Eddie Parker eta, azkenik, Aretha Franklin pasa dira.
Saioaren bigarren eta azken zatian, ordea, Durand Jones & The Indications taldea izan dugu. Duela hilabete batzuk kaleratutako «American Love Call» diskoa izan dugu hizpide, Klask!eko ume basationtzat 2019ean argitara ekarritako diskorik borobilena, hunkigarriena. Ezin genuen gerizpean utzi horrelako disko bat.
Gogoari eutsi!
TRACKLIST
Harem Girl – Red Prysock
The Pulpo Dance – King Salami & The Cumberland Three
Dead – Carolyn Sullivan
I’m Gone – Eddie Parker
Amazing Grace – Aretha Franklin
Morning In America – Durand Jones & The Indications
Circles – Durand Jones & The Indications
Long Way Home – Durand Jones & The Indications
Listen To Your Heart – Durand Jones & The Indications
Sea Gets Hotter – Durand Jones & The Indications
True Love – Durand Jones & The Indications
The post 1/03 │ Pilula potea eta Durand Jones & The Indications appeared first on Halabedi.