Aspaldian irratsaiorik egin gabe, Munduko Osasun erakundeak hala eskatu zigulako, baina ikusita gizakia nolakoa den ezin dugu gehiago itxaron eta gure lubakietatik atera gara basurdekumeak bezela, kurrin-kurrin. Espainiari sekulako aportazioa egin diogu ereserkiari euskarazko letra jarriz eta konturatu gara joan ginenetik gaur egunera, gauzak ez direla hainbeste aldatu! Hori bai, Zintzilik irrati libreak 35 urte beteko ditu eta ospatzeko gogotsu gaude!
Oharra: arazoak izan ditugu makinita batekin eta noizbehinka gaizki entzuten da, saiatuko gara hurrengorako konponduta izatea.
Musika: Ni Zuri Ta Zu Neri