Podcast: Play in new window | Download
Camarón de la Isla flamenko garaikidearen erraldoia izan zen. 1978ko udan Madrilgo estudio batean La leyenda del tiempo LPa grabatu zuen Camaronek, Amador anaiak, Tomatito, Kiko Veneno, Manolo Rosa eta besterekin, bere estiloa hankaz gora jartzen. Handik atera dugu gaurko gure urrezko abestia, La leyenda del tiempo. Gero, funtsezko disko horretatik beste hiru kantu entzun ditugu: Volando voy, La tarara eta Nana del caballo grande. Jarraian, Mikel Laboak 1994an grabatu zuen Lekeitio 9, Mugak izenekoa, entzun dugu, Camaron de la Isla eta John Cageren omenez izan zelako.
Camaronen aipatutako grabazioan produktore lana egin zuen Ricardo Pachón-ek Smash taldean egin zuen lan. Smash 1969an Sevillako Trianan sortu ziren sikodelia egiten. Baina 1971an Manuel Molina eta Gualbertorekin batera single garrantzitsu bat egin zuten. Gaur bi kantu hauek entzun ditugu: El garrotín eta Tangos de Ketama. Smashen egon zen Manuel Molinak talde arrakastatsua osatu zuen Lole bere bikotekidearekin. Lole y Manuel-en bi abesti entzun ditugu: Romero Verde eta Nuevo día.
Barry Goldberg teklatu jole eta kantu egilea Dylanekin egon zen Newporten jaialdi hartan Minnesotakoak, rocka eginez, bere betiko jarraitzaileak haserretu zituen. Goldberg Chicagoko eszenan blues jotzailerik onena izan zen eta geroago, 70eko hamarkadan, lan bikainak grabatu zituen. Guk garai hartan egindako kantu batzuk entzun ditugu: Jimy The Fox, Maxwell Street Shuffle, Stormy Weather Cowboy, Shady Hotel, Orange County Blues eta Silver Moon.
Gernikako Hanot Mintegiak lehen Audience taldean ibilitakoa, Moxal taldea du orain eta Zaldikatu disko berria kaleratu du bertan aurten. Disko honetatik bi kantu aukeratu ditugu: Gure telenobelie eta Seguru.
1937an Bill Monroek, bere anaia Charlesekin batera, Bluegrass Boys taldea sortu zuen eta country musikaren baitan bluegrass estiloa ere bai. Big Monroe berari gorazarre eginez 2000. urtean egin zen grabaziotik kantu batzuk entzun ditugu: Cry, Cry Darlin’ (Dolly Parton), Blue Moon of Kentucky (John Fogerty), Walk Softly (Dixie Chicks), I am a Pilgrim (Charlie Daniels), Close By (Patty Loveless).
https://www.youtube.com/watch?v=v5y1PNv2jUM
https://www.youtube.com/watch?v=kDFakVsUX5c