Podcast: Play in new window | Download
Kolaborazio berri bat hasi dugu. Hilabetero Euskal Herriko txoko ezberdinetan egongo diren hainbat kontzerturen proposamenak ekarriko dizkigute Arrosa Sareko 3kortxeatarrek. Oraingo honetan, urriari egin diote errepasoa, eta datozen asteetako kontzertu proposamenekin batera taldeen kantuak ere ekarri dizkigute uhinetara Andrea, Ion eta Aitorrek. Entzun hemen!