SOINUGELA: Petti kantari-kantuegilearekin solasean

Juan Luis Pérez Mitxelena (Bera, Nafarroa, 1973) Petti da. Orain 20 urte Amets bat izeneko kantu bilduma kaleratu zuenetik Euskal Herriko kantari kantugile eta gitarra jotzailerik osoenetakoa dugu. Bere diskografian, guztira hamar bilduma egin ditu bakarka, azkenekoa Zuzenean Tolosako Bonberenean. Askotan beste artistekin egin izan du lan, bai zuzenean, bai estudioan. Besteak beste, Anari, Barrence Whitfield, Xabi Garre, Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Fernando Saunders, Joseba Irazoki eta Beñardo Goietxerekin aritu izan da.

Pettik amerikar sustraiak dituen rock, blues eta folk musikak egiten ditu. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira Pettiren ezaugarri nagusiak. Berarekin egin dugu berba gaurko Soinugelan, baita berarekin aritu izan diren eta Pettik espero ez zituen hainbat gonbidaturekin ere: Beñardo Goietxerekin (Petti, Morauren Agotak, Mugaldekoak), Joseba Irazoki gitarra jotzailearekin eta Toño Murorekin (Balerdi Balerdi). Hainbat kantu tartekatu ditugu solasaldi mamitsu eta interesgarri honetan:

-Pink Moon (Nick Drake, 1972)

-Bera (Amets bat CDtik, 1999)

-Bihotzeko Harriak (Arrazoiak CDtik, 2001)

-Hitz Jarioa (Petti eta etxeko uzta CDtik, 2002)

-Bakardadearen ehiza (ON CDtik, 2007)

-Amaiur gaztelu baltza (Awañak CDtik, 2008)

-The Lonesome Cowboy (Barrence Whitfield-ekin, 2009)

-Satorra (Xabi eta Petti CDtik, 2011)

-Erramurik gabeko gauak (Astirtitan CDtik, 2014)

-Hotzikarak (Hotzikarak CDtik, 2016)

-The Blue Mask (Mila esker Lou Reed CDtik, 2014)

Gu eta ni (Balerdi Balerdiren Galtzen ikasteko metodoa CDtik, 2017)

-Ranroberran (Bonberenean zuzenean CDtik, 2018)

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 168

al. Uzt 15 , 2019