PIPERPOLIS: Txapel Reggae 2019 jaialdiak hizkuntza eta kultura aniztasunaren alde jo du

Gaurko saioan Txapel reggae jaialdiaren programazioa ezagutu dugu Gurturen eskutik. Armintzako reggae jaialdia  uztailaren 13an ospatuko da. Edizio berri honen kartela hizkuntza eta kultura anitzez beterik egongo da. Fantan Mojah & Jahvolution jamaikarra izango da artista nagusia. Un Rojo Reggae Band Kosta Rikako bandak lehen bira egingo du Europatik. Horiez gain, besteak beste, High Paw & Elephants Yard galiziar abeslariak eta Deskarats kataluniarrak joko dute, bai eta, Euskal Herritik Suaia eta Ama Rebel bandak. Bost artista egongo dira guztira Biobizz Portua Stage eszenatokian, eta, horiez gain, Dub Stage eszenatokiko eguneko programazioa osatuko da Sound System, rap eta bestelako jardueretako 4 proposamenekin, hori guztia doanik.

Hurrengo podcasta

MIKRO IREKIAN #11 Danona Donea

az. Uzt 3 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan