BERBAZ: Marina Blázquez, enpatiaz mundua eraldatzen, zerbitzuen diseinutik (Service Design)

Aidean sentitzen da, bezero moduan tokian sartu, bertako langileekin harremana egin, etxeko giroa usaindu, eta “gustura hemen”; edo “berriz hona, laster”; edo “lagunei gomendatzekoa, berehala!”. Esperientzia eta espazioa ondo diseinatu dute. Bihotza jarrita dago bertan, enpatia handia, tokian/zerbitzu prozesuan nahastuko diren langile, bezero, erabiltzaile eta abarrek zer beharrizan duten ondo aztertu dute; erakarri nahi lituzketenei buruz ere hausnartu dabe, pertsona anitzen arteko harremanei buruz ere bai.

Eta batasun bat dago elkarrekintza eremu guztietan, fisiko zein birtual. Egiteko modu bat, identitate argia. Eta, era berean, izaera bizia, denborarekin aldatu egingo dena, egokitu beharko duguna.

Gehienetan ekintzaileek eurek egiten dute lan hori. Askok bikainki berez-berez, arima bete-betean dabiltzalako. Beste batzuetan arimarik eza igarri ahal dugu, urrundik. Ez-lekuak eta Ez-perientziak ere badira, ezagutzen ditugu.

Marinak, arkitektura eta hirigintza ikasketen (“hirigintzak parte-hartzaile izan behar du, denen onerako izango bada”) ondoren heldu zen Zerbitzuen Diseinuaren mundura. Zerbait ikasi dugu horretaz guk ere gaurkoan, zelan ez, pasioz bizi du-eta berak gaia.

Entzun!

Erreferentziak:
Flow
Kantak:
My favourite things (John Coltrane)
Fly (Nick Drake)

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 374 - elkarrekiko eragina

al. Eka 10 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan