Podcast: Play in new window | Download
Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolari gazteek hitzordua izan zuten Abadiñoko probalekuan. Zortzikotea taulagainean, Etxahun Lekueren aginduetara. Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala estu joan zen, eta, bertso puntuagarriak kantatuta, buruz burukora heldu ziren Maite Sarasola eta Bittor Altube. Deustuar gazteak bertan bota zituen alerik ederrenak eta etxera eraman zuen Juan Mari Areitio bertsolariak emandako txapela. Algarakidea dugu aurtengo txapelduna eta , beraz, ekainaren 8an Saran, Euskal herriko eskolartekoaren finalean Bizkaia ordezkatuko duena. Biba Maite!