Podcast: Play in new window | Download
Brenda Holloway izan zen Detroiteko Tamla Motown disko etxerako kontratatutako Kaliforniako lehenengo kantaria. 1964an grabatu zuen Every Little Bit Hurts, gure gaurko urrezko kantua. Holloway Detroitekoa izan balitz Tamla-Motown-eko artista nahdiena izango litzatekeen, baina Los Angelesetik ez zuen lortu merezitako arrakasta. Dena den, The Beatlesek kantu hau entzun zutenean liluratuta geratu eta Brenda euren AEBetako biran teloneroa izatea eskatu zuten. Inoiz haiekin egondako andre bakarra izan zen Holloway.
The Long Ryders iragan mendeko 80ko hamarkadan New American Rock delakoaren izar dizdiratsuak izan ziren. Aspalditik elkartu barik, Sid Griffin jatorrizko taldekideekin bildu da eta Psychedelic Country Soul izenpean disko berria egin dute. Bertatik lau kantu entzun ditugu: Greenville, If You Want to See Me Cry, Psychedelic Country Soul eta Walls.
Big Al Downing kantari handia izan zen esparru ezberdinetan: Rock’n’roll, r’n’b, disco eta, batez ere, country eremuan, nahiz eta beltza izan. Ez zuen askotan grabatu, baina zuzenean izen handia izan zen AEBetako hegoaldean. 1994an grabatu zuen Back to My Roots diskotik hiru kanta entzun ditugu: Long Trucking Night, Be-bop cat eta Mama Was a Preacher.
Alabamako Donnie Fritts Muscle Shoals estudioetan musikari eta kantuegilea izan zen. Gero Kris Kristoferssonekin ibili zen askotan, diskoetan eta zuzenean. Gaur grabatu zituen abestiak kantari moduan ekarri ditugu: Three Hundred Pounds of Hongry, Sumpin’ Funky Going On, Prone to Lean, Oh My Goodness eta Memphis Women and Chicken. Donnie Fritss-ek, 16 urte zituenean, Arthur Alexander soul-country kantari-kantugile beltza ezagutu eta lagunak izan ziren handik aurrera. Alexander hil zenean Frittsek Arthurren kantu batzuk grabatu zituen haren omenez. Guk gaur haietako batzuk entzun ditugu: You Better Move On, Lonely Just Like Me eta June.
Arthur Alexander 1940an jaio zen Alabaman, Florence herrixkan. Kantari honek, kantugilea izanik ere, lan handia egin zuen soul eta country esparruak nahasten. Garai ezberdinetako kantuak entzun ditugu: Anna (1962), Stay by Me (1966), Bah, I Love You (1968), In The Middle of It All (1972), Burning Love (1972), If it’s Really Got to Be This Way (1992), Mr John (1992) eta Lonely Just Like Me (1992).