BERBAZ: Edorta Jimenez Ormaetxea ekintzilea eta idazlea, ostadarrak lurra ukitzen duenean

Gizarte ekintzailea, idazle eta langile, “norbere buruari traizio handiegirik egin gabe bizi nahi izan dut”. Izan ere, morrontza, esklabotza nagusi omen da botere publiko-pribatuek bat egiten duten sasoiotan. Paradoxikoki, lehen baino askeagoak gara zentzu askotan, sexu aukeretan edo elizaren zapalketatik, kasu. Baina aske eta duin bizitzea zaila da boteredunen mendekua eta mehatxua bolo-bolo dabiltzanean, denean. Frankismoaren ondorengo hamarkadotan leun itxurak eta burdinezko eskuz ari dira-eta hainbat gidari.

Gizarte sareak ditugu orain konponbide/ihesbide? Susmo da Edorta, ez ote diren halako negarretarako horma/lamentazio murru. Gauzak txarto? Botaik FaceBook-en, Whatsappen, eta aska hadi! Ezer aldatzen ote da? Apenas, konfesionarioaren rola ez ote duten.

Manifa handietara bai, baina herriko kontu txikiei aurre egiteko deialdietan, apenas inor. Eta garrantzitsua da hor egotea, ezinbestekoa. Marina Garcés-ek “Ciudad Princesa” liburuan azaltzen duenez, gorputza jarri behar dugu ezer aldaraziko badugu. Bat egin aldaketaren alde, elkarri begiratuta eta entzunda kaleratu, elkar hartuta zapalkuntzari aurre egin eta horrela lor dezakegu zerbait, horrela bai.

Foruko frantziskotarren komentua, ondare baliotsua, bota behar zutenean kasu, kale agerraldiek geldiarazia. Edo, Mundaka Festival, herritarren era askotako mobilizazioen ondoren bertan behera utzi berriaren kasua. “Herri ekimenaren garaipena izan da”.

“Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua” eleberri beltza eman du berriki Edortak, eta sasoi horretantxe, arrebak bere azkenak eman Edortarenean.

Tortura du gaietako bat “neu ere torturatu egin ninduten, bai”. Sistematikoa izan da, gure polizia integralak, Eusko Jaurlaritzako agintepekoa. Egiaren Batzordea behar dugu, erakundeek aitortzea, parkamena eskatzea, zuzentzea. Artean, benetako pakerik ez.

Jaun Zuriaren (zuria, hipokrita, benetakoa ez dena, eta lotsa gabe ignorantzian tinko oinarrituta aurrera beti doana) Bizkaia Zurian ematen da, dena egunez (eta gauekoa, gaueko isiltasunean geratzen da) Bilbo disdiratsu ezin motelagoan (“ez dut berriro pasatu nahi Plaza Biribiletik; ez dut Bilbora gehiago nahi”). Ardoa 160 zentimotan eta zerbitzari errumaniarra edo hegoamerikarra hortxe, askota lan-baldintza esklabisten menpe,… Eta norbera lasai? Enpatia sentitzen duen norbaitentzat, jatorri proletarioa izanda, erdiragarria.

Eta, ez gaitzatela engaina, beste etorkizun batzuk posible ziren lehenaldi hartan.

Han Mundakan, erresistentzia antzean, eta bestelako etorkizunak lortzeko ekinean. Edorta gogotsu, esaterako, uztailaren 13an egitekoa duten daNoNa doNea alter-jaialdia dela-eta. Egun osoko jarduera prestatzen ari da ordurako, Ithakatik Mundakhara izenez, Mediterraneoa, kulturak, musika,… han ikusiko dugu elkar, han egingo dugu bat!

Entzun!

Kantak:

Riders on the storm (The Doors)

Nomada (22 m2; Naroa Gaintza)

Erreferentziak:

Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua

daNoNa doNea alter-jaialdia (Mundakan, uztailaren 13an, 12:00-20:00)

Hurrengo podcasta

Ziegarik gabeko herensugeak #4

az. Mai 22 , 2019