A DESALAMBRAR | Palestina, Venezuela eta Bardeak

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioa Palestina aldera begira hasi dugu, berriki Gazan izan diren eraso sionistak direla eta. Hortarako, Fayez Badawi FPLPko kidea eta gure irratsaioko kolaboratzailea bilakatzen ari dena elkarrizketatu dugu. Ondoren Koldo, Gasteizko BDZ taldeko eta Hala Bedi irratiko Uhintifada irratsaioa ekoizten duen irratikidea etorri zaigu Nakba eguna, Eurovision eta Israelen genozidioari buruz hitzegitera.

Pasa den larunbatean Biloko kaleak zeharkatu zituen Venezuelaren aldeko manifestazio nazionala ere hizketagai izan dugu. Bertako ekitaldian izan ziren bertso eta hitzartze ezberdinak grabatu genituen eta horiexek eskeini ditugu esklusiban. Hamaika Telebistako kideek Pakito Arriaran fundazioko kide den Mikel Morenori atzo bertan eginiko elkarrizketa ere aireratu dugu.

Amaitzeko Bardeetako tiro poligonoaren aurkako CD bilduma bat argitaratuko dutela aitzakia bezala hartuz, Ahotsak, Nafarroako komunikazio proiektu herritarrak eginiko Bardeetako tiro poligonoaren historia laburbiltzen duen bideoa eskeini dugu.

Gaurko irratsaioa ere galdu ezinezkoa da, entzun ezazue!

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×106 – Streetwise

ar. Mai 7 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan