Podcast: Play in new window | Download
George Soulé-k 1973an grabatu zuen Get Involved dugu gaurko urrezko abestia. Soule Mississippi estatukoa zen eta La Louisiane eta Malaco disko etxeetan ibili zen musikari eta kantu egilea, 1969an Alabamako Muscle Shoals estudioetan hasi zen lanean Fame zigilurako. Zuria izanik eta Get Involved kantuak Black Power-a goraipatzen duenez, ez zen Soule oso eroso sentitzen kantu honekin baina bere ahotsa Bobby Womack-enaren modukoa zen, eta jendeak bera ikusi arte kantari beltza zela pentsatu ohi zuen. Grabaketa arrakastatsua izan zen. Horrez gain, Soulek, beste garai batzuetan grabaturik kantu batzuk entzun ditugu: Catch Me I’m Falling, I Am Only Human, Cross My Heart, How Many Times, Let it Come Naturally, Shoes, Let There Be a Man, Get Involved eta Take a Ride.
Ingalaterrako Davey Graham gitarra jole bikaina izan zen. 60ko hamarkadan maisua zen eta eragin handia R&B eta folk musikariengan. Bere doinu batzuk: Angie, Take Five, Do it Think Twice, Rif Mountain, She Moved throug the Fair.
Oraindik lanean dagoen Bettye Lavette soul kantariak 1965ean grabatu zituen lehenengo abestiak entzun ditugu: Let Me Down Easy eta I’m just a Fool for You.
70eko hamarkadan hasi zen kantatzen Los Chunguitos, baina jatorria Badajozen zuten, Porrina leinukoak izanik, ijito hauek nazioartean arrakasta izan zuten rumbekin eta guk gaur hiru entzun ditugu: Dame veneno, Me quedo contigo eta Me sabe a humo.
Sandy Poseyk Memphiseko American Sound Studion grabatu zuen Chips Moman-ekin 60ko hamarkadan. Gaur entzun ditugunak: Born a Woman, I’m your Puppet, Will You Love Me Tomorrow eta Blue is My Best Colour. Jamaikako Dandy “The Brother Dan” ekoizleak grabatu zituen bi kantu entzun ditugu: I’m, Your Puppet eta Red Red Wine.