SOINUGELA: Carlos Puebla, Quinteto Rebelde, Paquito D’Rivera, Omara Portuondo, Kulto Kultibo, Errumaniako Lautari Musika

Gaurko urrezko kantua Kubatik dator. 1965eko urrian irakurri zuen Fidelek Che Guevara komandanteak Kubako herriari idatzitako gutuna, adio modukoa. Horren ondorioz Carlos Pueblak Hasta siempre comandante abestia konposatu zuen. Guk Los Tradicionales taldearekin egin zuen grabazioa entzun dugu. Jarraian, Soledad Bravo venezuelarrak egin zuen bertsioa, baita Maria Farantouri greziarrarena ere bai. Sierra Maestran guerrillarekin ibilitako Quinteto Rebeldek Respeto al Che Guevara egin zuten ere entzun dugu. Azkenik, Hasta siempre kantuaren beste bertsio eder bat izan dugu, instrumentala hain zuzen, Paquito D’Rivera kubatar musikaririk onenetakoak grabatu zuen 1978an Finlandian, Chucho Valdesekin.

Omara Portuondo Habanako abeslariak grabatutako kantu batzuk entzun ditugu. Portuondo fillin izeneko mugimenduaren izarra izan zen 60ko eta 70eko hamarkadetan. Gaur 88 urte ditu eta Buenavista Social Club garaian mundu osoa zeharkatu zuen kontzertuak ematen. Entzun ditugu: Y solo tú y yo eta Quiéreme mucho.

Irungo Kulto Kultibo rap-reggae egiten duen taldearen La esencia CDa jaso berri dugu. Pasa den urtean 17 kantu igo zituzten online euskarrira eta orain kaleratu dute, beste bost kanturekin, Baga Biga disko etxean. Guk bertatik Instruloop, Veteraun, Madres eta Se va a acabar el mundo entzun ditugu.

Gaur Lantari izeneko musikariak eta kantariak izan ditugu gonbidatu. Errumaniako ijitoak dira, talde handia, eta musikari mirestuak dira, ijitoak oso baztertuak diren arren. XV. mendetik 1864ra arte esklabuak izan ziren. Gaur ofizialki milioi erdi daude baina benetako komunitatea lau aldiz handiagoa da. Ceaucescuren garaian Errumaniako Electrocord disko etxeak grabatutako artistak entzun ditugu gaur: Ion Petre Stoican arrabita jolearen eskutik Hora de la Constanta eta Hora lautareasca entzun ditugu, Romica puceanu eta Gore anaien În Grădina Cu Tufani, Dona Dumitru Siminicaren ahotsean De Trei Ani Nu Dau Pe-acasa, Toni Iordacheren Variatiuni pe tema “Foaie verde si o craita”, Ca la breoza eta Geamparale de la Bahadag eta Gabi Luncăren Neicuță, mi-aduc aminte.

https://www.youtube.com/watch?v=mmS7ByxH7A0

Hurrengo podcasta

Terranobako Salau: terra-erremo rock

lr. Api 13 , 2019