Kilometroz kilometro igarotzen ari garen bide bazterreko zeinuek gogorarazten digute gero eta gutxiago falta dela Gasteizko jai handia lehertzeko. Hala ere, lekukoa bere bidean doa helmugara iritsi arte. Gaur eguneko zatirik handienean gipuzkoar lurretan ibili da Korrika, atzoko egunez egin zuen bezala. Goierritarrak esnarazi ditu furgoneta hotsak goizean goizetik eta hotz egiten bazuen ere, Gipuzkoako barnealdekoek ez dute hutsik egin.
Jendea gogoz eta irrikaz ikusten da errepidean zain eta baita gero ere beraien korrika saioa egin ostean. Halaxe ikusi dugu gero, bai Urretxun baita Legazpian ere. Iritsi aurreko orduko festa giroak bizitzea ere polita da eta hori berretsi digu Oñatik. Aurrekoak ez dio zetorrenari hala ere inongo itzalik egin, amaiezina zirudien lasterketa baten itxura hartu du Korrikak “Txantxikuen” herrian. Ordu asko darama jendeak Klika egiten baina gogo eta ilusioz batzen da jai handi honetara. Guk ere ordu asko daramatzagu batetik bestera eta matxuratxo bat izan dugu gure autoan, gaur egin beharreko lanak egitea galaraziz.
Bergara eta Eibarrek ere irudi politak utzi dituzte baina ezin hitzekin kontatu, behar baina lehenago itzuli izan behar dugu eta Gasteizera biharko eguna ahalik eta ondoen kontatzeko lanak prestatzera. Hala ere, AEK-ko prentsa kideek eta furgoneterek egiten duten lan izugarriari esker hitzez esan ezin izan duguna argazki batzuekin betetzen saiatuko gara eta izan dadila norbera ikusten duenari hitzak jartzen dizkiona.