Atzo, apirilak 6, Yuto Isumi gazte japoniarrak, Done Jakue bidea egiten ari zela, Auritzberrin Korrikarekin egin zuen topo. Bere magiaz txundituta eta petoa jantzita, Garestik Gasteizerako bidearen parte bihurtu zen.
Bart Korrika 21ek bere altuera handieneko puntutik pasa da, Ibardiñeko lepotik, hain zuzen. Korrikako zoro zoragarriek, hori ospatzeko topa egin dute elurra ari zuela. Arnegin zeharkatu dute muga eta gauak une berezi asko eman ditu Iparralden: dantzariak, bertsolariak, zezen suzkoa ere izan da eta ilunpean argi txinpartez bete du gaua.
Argitzearekin batera, Korrikak Iparralden jarraitu du aurrera barnealdetik kostalderako bidean: Maule, Donapaleu, Hazparne, Kanbo, Uztaritze eta beste herri asko igaro ditu Korrika 21k. Herririk herri, ttipi-ttapa, ume, heldu eta gazteek, Korrikarekin bat egin dute Klika. Arratsaldeko 18ak aldera heldu da Korrika Baionara; ondoren, Bokalera joan da 21 ediziotan lehen aldiz. Kilometroz kilometro aurrera jarraitu du Garestik Gasteiz arteko bidea euskararen aldeko aldarrikapenez beteta.