SOINUGELA: Las Vulpes, Nico, Barbara Dane, Vashti, Bunyan, Maider Zabalegi, Millie Jackson

Gaurko urrezko kantua, Bilboko Las Vulpes taldeak 1983an egin zuen Me gusta ser una zorra kantu eztabaidatua izan zen, batez ere Espainia aldean. 21 urte geroago, Las Vulpes-eko Lupe hil ondoren, Loles eta Mamenek berriro grabatu zuten kantu hura, eta guk bigarren bertsio hori entzun dugu.

Las Vulpesen kantu ahaztezin hura The Stoogesén I Wanna be Your Dog-en bertsioa izan zen, eta horregatik jatorrizkoa ere entzun dugu. John Cale musikari bikain eta ekoizle garrantzitsua izan zen. The Stooges-en kantua ekoitzi zuen, baita beste kantu batzuk ere. Haietatik hauek entzun ditugu: In Excelsis Deo/Gloria (Patti Smith, 1978), All That is My Own (Nico, 1970), Disco Clone (Cristina, 1978), Italian Sea (Chunky & Novi & Ernie, 1974), Tearing Apart (Siouxie and the Banshees, 1995).

Iragan urtean, Smithsonian Folkways disko etxeak Barbara Daneren 38 kantuko bilduma kaleratu zuen. Folk, blues eta jazz esparruetan ibilitako AEBko kantaria da Dane, Leonard Feather-ek idatzi zuen moduan, “Bessie Smith baina stereon”. 91 urte dituen kantari honen bidea oparotasun ezin ederragoakoa dugu. Entzun ditugun bere kantak: It isn’t Nice, Deportees, Sometimes I Believe She Loves Me, Trouble in Mind eta Basin Street Blues.

Maider Zabalegik, Alaitz eta Maider bikotearen partaidea izan zenak, Bidean izeneko bakarka bigarren bilduma grabatu du. Gorka Urra eta Urbil Artolaren laguntzaz bederatzi kantu prestatu ditu eta guk horietatik hiru entzun ditugu: Lanbrotuta, Soinu txikia eta Bidezidorrean.

Vashti Bunyan Londreseko Arte Eskolatik egotzi zuten 1964an eta kanta bat grabatu ostean, gurdiz, zaldi batek eta txakur batek lagunduta, bidaia egin zuen Hebrida uharteetaraino. Bidean konposatu zituen kantak bueltan Joe Boyd produktorearen laguntzartekin grabatu zituen Just Another Diamond Day disko legendarioan, 1970ean. Guk horko kantu hauek entzun ditugu: Where I Like to Stand, Glow Worms, Rose Hip November eta Come Wind Come Rain.

Millie Jackson soul kantariak 1975ean atera zuen bere kanturik arrakastatsuena, (If Loving You Is Wrong) I Don’t Want to Be Right. Kantu hori entzun dugu.

 

Hurrengo podcasta

IRAKUR TTANTTAK # 10 - Testuak eta Kantak 2019-3-13

az. Mar 13 , 2019