Podcast: Play in new window | Download
Martxoan zehar ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan emakumea eta lurra lantzen saiatu gara. Honetarako, gaurkoan Aitziber Sarobe izan dugu ohiko kolaborazioan. Eko feminismoaren inguruan aritu zaigu Aitziber, feminismoa eta ekologismoa uztartzen dituen ideologia honen berri izateko aukera izan dugu beraz.
Bestetik, Itziar aldera jo dugu eta baratzagintza ekologikoan lanean diharduen Mirian Arrizabalaga izan dugu gela arroxean. Doniene baserrikoa da berau eta ahizparekin batera duela hainbat urte ekin zioten merkatuetan nahiz saskietan. Honetaz gain, nekazaritza eta emakumeen inguruko galderak ere izan ditugu.