Podcast: Play in new window | Download
BERTSOERRONDA ekimenaren hirugarren kanporaketa aztertu dute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko La Villa tabernan jokatu zen BERTSOERRONDAREN 3. KOLPEA, eta seikote gaztea izan zen taulagainean (Maite Sarasola, Ane Peñagarikano, Asier Alcedo, Unai Mendiburu, Enare Muniategi eta Gontzal Belategi). Ahots gazteak entzun eta gero… eta bertsoen kantuak prosarekin nahastu behar direnez, Arabako Bertsolari Txapelketaren aitzakian, Manuel Bendala bertsolaria elkarrizketatu dute (Aramaion kantatuko du, otsailaren 23an); Nafarroko bertsolari txapelketaren berri ere eman dute (finalerdien atarian).