Podcast: Play in new window | Download
1970eko ekainean Ingalaterrako rock eszenan skiffle iturrietatik edaten zuen talde berri bat sortu zen, Mungo Jerry izenekoa. Ray Dorset zen taldearen burua eta berak idatzitako In the Summertime abestia izan da gure gaurko urrezko kantua. Gero, Mungo Jerryren beste kanta arrakastatsu batzuk ere entzun ditugu: Baby Jump, Lady Rose, Have a Whiff on Me eta Long Legged Woman Dressed in Black.
Wilco taldea aparkaleku batean utzita, Jeff Tweedyk beste lan berri bat kaleratu du, Warm izenekoa, bere seme Spencer eta Wilcoren Glenn Kotche bateria jolearekin batera grabatutakoa. Tweedyk 51 urte ditu eta orekaren bila heriotzaz ere idatzi ditu kantu batzuk. Guk lau entzun ditugu: Don’t Forget, Having Been is no Way to Be, Let’s Go for rain, eta How Hard It Is for a Desert to Die.
NRBQ (New Rhythm & Blues Quartet) 1969an sortu zuten eta gaur arte musika zoragarria egin dute, zuzenean leienda bihurtu dira. Iragan urtean euren lehenengo grabazioa berreskuratu zuen Omnivore disko etxeak. Disko horretatik kantu batzuk dastatu ditugu: C’mon Everybody, Rocket 9, Ida, Mama Get Down those r’n’r Shoes eta Stay with Me.
Rotten XII 2017an sortu zen Lizarra aldean. Oi! eremuko taldea dugu eta euren lehenengo grabaziotik hiru kantu entzun ditugu: Oi Baldorba, El blues de Aranjuez eta We Don’t Sing in English.
Robbie Fulks-ek, alt-country-ren sortzaileak Linda Gail Lewisekin batera grabatu du Wild, Wild, Wild kantu bilduma, rock’n’roll, country, swing eta gospel eremuetako kanta bikainekin. Guk batzuk entzun ditugu: Round Too Long, It Came from the South, Memphis Never Falls from Style, Wild Wild Wild eta Who Cares.
Duke Reid jamaikar ekoizlearekin reggae jotzaile askok egin zuten lan. Guk haren eskuetatik igarotako kantu batzuk entzun ditugu: Liquidator (Tommy McCook), Lonely Days (The Melodians), eta Stealin Stealin (John Holt)