SOINUGELA: Bobbie Womack, Hotel California, Tomorrow, Vocal Sampling, Tom Petty #PedroEliasIgartua

Gure gaurko urrezko kantua Bobby Womack-en Across 110th Street izan da. Izan ere, izen bera zuen fim baterako egindakoak ere, blacksploitation eremukoak.

Hotel California, The Eagles-en kanturik ezagunena da. 1990ean Gipsy Kings-ek bertsio ederra egin zuen, Cohen anaien The Big Lebowski filmerako. Guk gaur bertsio hau entzun dugu, baita beste hiru irakurketa ere, kantu hartan oinarritutakoak Hayseed Dixie, Kiss eta Vocal Sampling taldeen eskutik, hurrenez hurren. Jarraian, Kubako Vocal Sampling taldeak 2008an egindako beste bi abesti entzun ditugu: El almendrón eta A la derecha de Alfa Centauro.

Londresen UFO aretoan, british sikodelia garatu zuten 60ko hamarkadan. Soft Machine eta Pink Floyd izan ziren famatuenak, baina guk gaur Tomorrow talde bikaina berreskuratu dugu eta 1968an grabatu zuten LP historiko batetik bi abesti entzun ditugu: My White Bicycle eta Strawberry Fields Forever.

2017an hil zen Santa Monican Tom Petty handia. Pasa den urtean, An American Treasure izenpean, lau CDko bilduma ederra atera zen 63 abestirekin, batzuk lehenengo aldiz argitaratzen ziren. Guk aukera zabal bat eskaintzen dizuegu gaurko Soinugelan, Tom Pettyren gorazarre: Surrender (1976), Anything That’s Rock’n’roll (1977), Radio Spot+Rockin’ Around with You (1977), Here Comes My Girlz (1979), Lost in Your Eyes (1975) W. Mudcrutch, Keep A Little Soul (1982), Even the Losers (1989), Keeping Me Alive (1982), King of the Hill (1987) eta I Won’t Back Down (1997).

https://www.youtube.com/watch?v=UHRi9zQwjG8

https://www.youtube.com/watch?v=4dec7OmQ_i8

 

 

Hurrengo podcasta

HITZEN LIHOA - Liliana Felipe Ainhoarekin

ol. Ots 8 , 2019