ERRAIETATIK vol. 53 | Kateen hotsak

Kontraesana badirudi ere, kateen hotsa baino soinu askatzaileagorik ez dago. Amerikako esklabu beltzak Tremeko Congo Square plazan biltzen ziren kantatzeko eta dantzatzeko. Bere errealitateari aurre egiteko edota errealitatetik ihes egiteko biltzen ziren. Ezbairik gabe, askatasunaren doinua zen. Esklabuen errealitateak eta Amerikako paisaiak Afrikatik ekarritako doinu horiek eraldatu zituen. Ordutik, musika eta kultura Atlantikoko leku batetik bestera bidaiatu zuen. Atlantiko Beltza sortu zen. Esparru kultural berri bat.

Paul Gilroyren The Black Atlantic: Modernity and Double Consciousness liburuak Atlantiko Beltza kontzeptua du ardatz. Lan hau oinarri hartuta, duela 3 urte egin zuten Atlantiko Beltza: músicas de esclavitud, músicas de resistencia kurtsoaren 1. edizioa Iruñean, Katakrak liburu dendan. Victor Lenore, Ricardo Hernandez edota Irene Rubio eta Camila Monasterio pasa ziren Iruñeako Kale Nagusiko liburu dendatik musika eta kulturaren botere politikoaz hausnartzera.

Atlantiko Beltzaren aurkezpen jaialdiaren kartel misteriotsu batek asaldatuta, telefonoa hartu eta Luis Soldevilari hots egin diogu. Katakrakeko koperatibista eta Iruñea NOLAko militantea da bera eta Atlantiko Beltza kontzeptuaren eta kurtsoaren inguruan mintzatu gara berarekin.

Luis Soldevila: «La música es la construcción de un campo en el que ser libre»

 

Bruxismo fanzinearen 3. alea

Ostean, fanzineak jarri ditugu gure begi-puntuaren xedean. 80. hamarkadako garai onak pasatu arren, fanzineek «Zilar Aro» batean murgildu dira, batez ere Espainar Estatuan. Errealitate zahar eta berri honen inguruan hausnartzeko, Julen Azpiarte Pop Pilulak fanzineko kiderengana eta Alejandro Saralegui Bruxismo kolektiboaren militantearengana jo dugu.

 

Hurrengo podcasta

A DESALAMBRAR | El Salvador eta Venezuela

ar. Ots 5 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan