A DESALAMBRAR | El Salvador eta Venezuela

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioa bi bloketan banatu dugu. Hasteko El Salvador aldera joan gara, pasa den asteburuan hauteskunde presidentzialak izan zirelako bertan. Hauteskunde hauek aztertzeko eta eskubiaren garaipena ulertzeko Pello, El Salvador Elkartasuna mugimenduko kidea izan da gurean. Ondoren, eta beste behin ere, Venezuelara joan gara, baina gaurkoan hitzaldi baten bitartez. Pasa den larunbatean, otsailaren 2an, Bilboko Zirika gunean Luismi Uharte EHUko irakaslea eta Parte Hartuzeko kideak hitzaldi bat eskeini baitzuen iraultza bolibartarraren azken 20 urteak aztertuz, ezinbesteko errepaso historikoa eginez gaur egungo egoera ulertzeko. Honekin batera aurrera begirako aukera eta arriskuez ere mintzatu zen. Venezuelako errealitatea hobeki ezagutzeko aukera aparta duzu A desalambrar entzuten!

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×93 – Sustrai Berriak

ar. Ots 5 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan