SOINUGELA: Arthur Alexander, Eddie Hinton, Gatibu, Vocal Sampling

1962an Arthur Alexander kantariak You Better Move On grabatu zuen Alabamako Muscle Shoals-en, musika eszena zabalduz. Alexeanderrek country ñabardura zuen soul musika egiten zuen eta kantari beltz heterodoxoenetakoa izan zen. Jarraian berak ere egin zuen Anna (Go to Him) entzun dugu. Alexanderrek egindako abestiak Elvis, Dylan, Cooder eta abarrek hartu zituzten euren kantutegietan, baina, batez ere, The Beatles-ek egin zuen Anna (Go to Him) eta The Rolling Stones-en You Better Move On lortu zuten garrantzia handia, eta horregatik entzun ditugu.

Eddie Hinton-ek 22 urte zituen Muscle Shoals-era joan zenean. Bertako estudioan gitarra jole garrantzitsua izan zen hainbeste soul grabaziotan, baina horrez gain, kantari eta kantu egile trebea ere izan zen. Gaur esparru askotako kantariak ekarri ditugu Hinton-en kantuekin: Breakfast in Bed (Dusty Springfield, 1969), A Little Bit Salty (Bobby Womack, 1976), Every Natural Thing (Aretha Franklin), Standing on the Mountain (Percy Sledge, 1963), If I Had Let You In (The Box Tops, 1968), 300 Pounds of Hongry (Tony Joe White, 1972), Always David (Sweet Inspirations, 1969). Hintonek berak bere kantu batzuk Muscle Shoals-en grabatu zituen. Entzun ditugunak: It’s All Wrong But It’s Alright, Every Natural Thing, A Little Bit Salty, eta Brown Eye Handsome Man (Chuck Berryren bertsio akustikoa).

1977an Eddie Hintonek Capricorn disko etxean Very Extremely Dangerous LPa kaleratu zuen Muscle Shoals-eko musikariekin grabatua. Grabazio ederra izan zen baina Hintonek ez zuen arrakastarik izan. Kantu pare bat entzun ditugu grabazio sasi ezkutu hartatik: You Get Me Singing eta Get Off in it.

Joan den udazkenean Gatibu taldeak Azken indioak bilduma berria aurkeztu zuen. Disko horretatik Uhinak kantua entzun dugu.

Kubako Vocal Sampling taldea duela urte batzuk zuzenean izan genuen Bilboko Kafe Antzokian. Talde honetako kideek a capella kantatzen dute, eta musika instrumentu guztiak ahotsekin imitatzen dituzte. Así de Sampling abesti bilduma berria 2017an argitaratu zuten, Habanan grabatua. Bertatik kantu batzuk entzun ditugu: El lunes que viene empiezo, El carretero (Guillermo Portabales), Every Breath You Take (Sting), Blowing in the Wind (Dylan), Dos gardenias (Isolina Carrillo), Veinte años (M. Teresa Vera), Tian Mi Mi (Zhuang Nu), eta Buscando guayaba (Rubén Blades).190124_soinugela_vocalsamplin

https://www.youtube.com/watch?v=GhcmuviICVY

https://www.youtube.com/watch?v=E8GaPNvB_zA

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA : Iraztoki ta Lizaso diseinu topikoetaz + Antxiñe "Emakume burugabea"...

al. Ots 4 , 2019