Podcast: Play in new window | Download
Gaurko urrezko kantua Redbone taldearen eskutik dator. Pat eta Loly Vegas anaiek Kalifornian sortu zuten taldea 1964an Jimi Hendrixek bultzatuta. Redbone cajun-en hizkeran arraza ezberdinetako arbasoak dituen pertsona da. Eurek Yaki Shoshone eta mexikarrak izan ziren.
Aukeratu dugun kantua The Witch Queen of New Orleans izan da. Beste bi abesti ere entzun ditugu, We were All Wounded at Wounded Knee eta Come and get Your Love, azkeneko hau Ameriketan oso arrakastatsua izan zen.
The Prophet Speaks Van Morrisonen azken urteotako 6. bilduma izan da, izan ere, oso langile ibili da Morrison azken urteotan. Berriro ere Joey de Francesco organo jolearen taldearekin aritu da Van “The Man” eta R’n’B etajazz ibilbideetatik daukagu Belfastekoa disko honetan. Bertatik sei Van-ek egindako kantu berriak dira eta beste zortziak bertsioak. Bietarikoak entzun ditugu: Go to where the Love Is, Gotta Get You off My Mind, Love Is A Five Letter Word eta Spirit Will Provide.
Jamaikatik ere ibili gara gaurkoan. Duela gutxi aspaldiko King Size Reggae LPa digitalizatu dute. Leslie Kong produktorearen lan ederra izan zen 1970ekoa. Disko honetatik lau kantu entzun ditugu: Tell the Children the Truth (The Gaylads), It’s Gonna Take a Miracle (Ken Boothe), Come and Rock It with Me (The Melodians) eta Cecilia (Bruce Ruffin).
Aurten Joseba Irazoki gitarra jole Beratarra eta lagunek bigarren diskoa ekarri digute, Zu al zara?, otsailaren 21ean Kafe Antzokian zuzenean aurkeztuko digutena. Bidehutsek kaleratu du grabazio sakon hau. Bertatik Lucio eta Durruti, Zu al zara eta Salbatzaileak kantak entzun ditugu.
Damos Albarn (Blur eta Gorillaz), Paul Simonon (The Clash eta Havana 3 AM), Simon Tong (The Verve) eta Tony Allen (Fella Kuti’s Africa 70) dira The Good, The Bad and The Queen. supertalde honek bigarren bilduma eman digu orain dela hilabete batzuk, Merrie Land izenpean. Kantu sorta goibela da, Brexit garaian Ingalaterrako giroa jasotzen duena. Bertatik entzun ditugu: Merrie Land, Nineteen Seventeen, The Truce of Twilight eta The Poison Tree.
Phil Ochs handiak 1973an zuzenean egin zuen kontzertu baten grabazioa pasa den urtean plazaratu zuen, eta hortik kantu batzuk dastatu ditugu gaurko saioan: I ain’t Marching Anywhere, Here’s to the State of Richard Nixon eta Santo Domingo.
https://www.youtube.com/watch?v=GHEuSGGmX-c