TTIRRIKI TTARRAKA HANKAK LURREAN – Huerta Peraltako greba eta asuna sendabelarren atalean

Aste honetako ttirriki ttarrakan(hankak lurrean) senda belarren atalari ekin diogu lehenik. Bertan, Sara Letamendia aizarnarrak pasa den eguneko katarro, eztul eta biriken gaineko landareei beste erabilera batzuk eman dizkio. Gogoratu abenduko kolaborazioan, plantaina, ezkaia eta zolda belarrarekin osatu zuela besteak beste negurako jarabe aproposa. Oraingoan ordea hauekin bestelako erabilerak aipatzeaz gain, asuna bertaratu digu. Askotan ume eta  hain ume ez garenon azkurak eragindako landare honek onura izugarriak ditu , beti ere behar den bezala erabilita.

Elkarrizketaren orduan berriz Huerta de Peraltako greba izan dugu hizpide Ramon Nafarroako landa eremuko Lab eko kidearekin. Berarekin, atzo bertan amaiera eman zitzaion Azkoiengo nekazarien borroka eta euren egoeraz gain, oro har lur jabeak ez diren jornalari eta tenporeroen egoeraz mintzatu zaigu.

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGIO ESKOLARIK: AUSARTAK

ol. Urt 25 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan