ERRAIETATIK vol. 51 | Arrosa hilezkorra

1919ko urtarrileko 14ean Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht eta beste dozenaka militante komunista hil zituzten Berlinen. 100 urte ondoren, kapitalismoak Rotten XIIIko baxujole Jabiren bizitza eramandu lan-istripu baten ondorioz. 1919eko eta bai 2019eko iraultzaile, langile eta ume basati hilezkorren omenez ondu dugu aste honetako ERRAIETATIKeko irratsaioa.

Aipatu bezala, Sozialdemokraten zuzendaritzapean ziharduten Freikorps talde paramilitarrek bahitu eta erail zituzten Rosa Luxenburg eta urtarrileko altxamendu espartakistan parte hartu zuten komunistak. Honekin, ordena gailendu zen Berlinen eta piztutako iraultza sozialista erradikala itzali.

Mendeurren triste hau aitzaki, Katakrakek 2018aren amaieran kaleratutako Rosa Luxemburgek «Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti» liburua mintzagai izan dugu irratsaioan. Amaia Lasa idazleak itzuli ditu eskutitzak eta itzulatzaileak berak egindako hitzaurrea, Ignazio Aiestaranen hitzostea eta Luxemburgen «Ordena gailendu da Berlinen» testamendu politikoa ere biltzen ditu edizio honek. Guzti honen inguruan hitzegin dugu Hedoi Etxarterekin, Katakrakeko militantea.

https://halabedi.eus/2019/01/22/hedoi-etxarte-luxenburgen-bizitzeko-grina-datozen-garai-latzetarako-erregaia-da/

 

Ostean Gindi gerturatu da Hala Bediko estudioetara. Hilabetero izaten dugu No Hay Pasado irratsaioaren zuzendaria gurean kolaborazioa egiteko. 1999. urteko bitxikeria musikalak izaten ditu hizpide eta aste honetan Etsaiak euskal talde mitikoaren Askatasun Taupada diska ekarri du eskuartean.

 

Hurrengo podcasta

NAZIOARTEA | Irlanda

ar. Urt 22 , 2019
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan