Podcast: Play in new window | Download
Azkoiengo Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean daude abenduaren 26tik, kaleratutako lau langile berriro har ditzatela eskatzeko, eta lan baldintza duinak eskatzeko. Borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute, protesta ugari egin dituzte azken asteetan, eta, atzo, Iruñean egin zuten manifestazioa. Hainbat sindikatu, eragile eta norbanakoren babesa jaso dute borrokaldian zehar, eta egoeraren berri izateko, LABeko kide bat gonbidatu dugu gurera, zerbitzu pribatuetako eskualdeko arduraduna den Ramon Lacalzada.