SOINUGELA: The Ozark Daredevils, Txapelpunk, Chicago Plays The Stones, Hesian, Emmylou Harris, Primal Scream

70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako You Made It Right izan da. Gero, talde beraren beste hiru kanta entzun ditugu: Look Away, Jackie Blue eta Country Girl.

Iñigito Txapelpunk punk-trobadore moduan etorri zaigu udazken honetan bere bederatzigarren bildumarekin. Zorionak nire partez niretzako izenpeak argitaratu du Baga-Biga zigiluan. Gitarra eta ahotsa osagai organiko guztiak dira eta gustu handiz hartu dugu lan berri hau. Aukeratutakoak: Zapaltzen duzunean, Hoy es el día, Nire partez niretzako eta Borrokanrolla.

Chicago Plays The Stones disko barrian hiri horretako 12 bluesman-ek The Rolling Stones-en kantutegitik aukeratutako 12 kantu eder jo dituzte. The Stones-ek Chicagoko blues elektrikoa izan zuten iturri nagusi, eta orain, gehienetan, eurak baino gazteagoak diren bertako blues jotzaileek omenalditxoa egin diete. Entzun ditugunak: Let It Bleed (John Primer), Doo Doo Doo Doo Doo (Heartbreaker) (Buddy Guy), Sympathy For The Devil (Billy Branch), Beast Of Burden (Jimmy Burns, Keith Richards), eta Miss You (Mike Avery).

Primal Scream taldea 1991ean gailurrera igon zen Screamadelica grabazioarekin. 1993an Memphisen grabatzea erabaki zuten, rock eta soul sustraien bila. Bertako Ardent estudioan gauzatu zituzten grabazioak baina azkenean 1994an kaleratu zuten Give Out But Don’t Give Up diskoan. Drakoulics produktoreak Memphiseko grabazioak berrekoizturik ekarri zizkigun. Oraingoan, jatorrizkoak kaleratu dira azkenik. Maisu lana da eta guk, bertatik, bost kanta aukeratu ditugu: Jailbird, Rocks, Cry Myself Blind, Memphis Game, Big Jet Plane eta To Love Somebody.

2015eko urtarrilean Washingtonen Emmylou Harrisi egindako The Life & Songs Of Emmylou Harris omenaldi kontzertutik kantu batzuk entzun ditugu: One of These Days (Buddy Miller), Sin City (Steve Earle), Hickery Wind (Lucinda Williams), Boulder to Birmingham (Emmylou Harris).

Bukatzeko, Hesian-en disko berritik Ez dago printzerik kantua entzun dugu.

Hurrengo podcasta

Bon Vivant! 2018-12-27 - Fuck 2018

ol. Abe 28 , 2018
bonvivant