TTIRRIKI-TTARRAKA HANKAK LURREAN – Pinuen gaitza eta euskal sagardoa hizpide

Gaurko saioan pinuen gaitza edo hobe esanda gizakion gaitza pinuetan islatua aztergai izan dugu ttirriki-ttarrakan. Honetarako Aitziber Sarobe biologo eta Arkamurkako kidea izan dugu. Gaitzaren nondik norakoak , basogintzaren egoera  eta eman nahi diren “alternatiba” edo ihesbideak izan ditugu aipagai elkarlan berri bati hasiera emanez.  Bestetik, sagardo denboraldia ate joka dagoen honetan Euskal Sagardoa izendapenaren koordinatzaile eta bertsolari ezaguna dugun Unai Agirre izan da gurean. Euskal Sagardoa bertan ekoizturiko sagarrez bakarrik osatua  eta kalitate berme baten ziurtagiria duen sagardoa da, honetaz gain, sagardoaren eta sagardotegien munduan murgildu gara, bertako egin beharrak ohiturak eta bestelako ezagupenak jasotzeko asmoz.

Hurrengo podcasta

Brody Dalle Gorkeyan

og. Abe 13 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan